Politika

Ertzaintzak presoen aldeko ikurrak kendu ditu gaur goizean Villabonako kaleetatik, AAMk salatu duenez

2010eko uztailaren 28a
12:24
Entzun 00:00:00 00:00:00
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) adierazi duenez, gaur goizean Ertzaintza euskal preso politikoen aldeko ikur eta argazkiak kentzen aritu da Villabonako kaleetatik.

Erakunde berak adierazi duenez, "probokazio hutsa da jaietan dagoen herrira Ertzaintza sartu izana, Remi hil zela urtea betetzera doan astean". Eta gaineratu du "gogor" salatu nahi duela "uda honetan ere herriz herri izaten ari den jarrera". Eta Ertzaintzaren arduradun politikoei eskatu die "herrietara ez sartzeko eta jai-guneak errespetatzeko".

Remi Aiestaran, Villabonako alkateordea orduan, lehengo urteko uztailaren 31n hil zen Villabonan. Egun horretan Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin zuen Etxerat-ek azken ostiraletan deitzen zuen elkarretaratzea. «Ertzain bat» Aiestaran «probokatzen» hasi zen lekukoen arabera. Handik urrundu zenean, bihotzekoak emanda hil zen gaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.