Ertzaintza Zumaiako Gaztetxean (Gipuzkoa) sartu da goizean eta bertan zeuden gazteak eraikinetik atera ditu. Goizeko bederatziak aldera sartu eta gaztetxeko ateak adreiluz estali dituzte. Kanpoan ere ertzainak zeuden, eremua zaintzen.
Errepidearen beste aldean gazte talde batek "desalojorik ez" zioen pankarta bat atera du eta gaztetxearen aldeko aldarriak egin ditu. Ertzaintzak horietako hiru lagun identifikatu ditu. Bien bitartean, uniformerik gabe hainbat ertzain bideoz ingurua grabatzen aritu dira.
19:30ean manifesazioa egingo dute gazteek, kaleratzea salatzeko.
Zumaiako Gaztetxeak lehen urteurrena bete du duela hilabete eskas.
Gizartea