ESKAKIZUNAK

2015eko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lau dira Osakidetzako langileen eskakizun nagusiak.

3.000 lanpostu berri sortzea. 3.000 lanpostu berri sortzeko lan eskaintza publikoa martxan jar dezatela nahi dute. Osakidetzak, berriz, bi urtean 2.000 sortzea hitz eman die. Azken urteotan,3.000 lanpostutik gora galdu dira, sindikatuen arabera.

Langileen ordezkapenak, lehen egunetik. Espezialistak eta ospitaleko langileak laugarren egunetik ordezkatzeko proposapena egin die Osakidetzak. Sindikatuek ezetz esan diote, ordezkoa etorri bitartean lanean direnen lan karga asko handitzen delako .

35 orduko lanaldia berreskuratzea. 2000. urtean ezarri zieten 35 orduko lanaldia; azken urteotan, berriz, 37,5 orduz aritzen dira. Salatu dutenez, galdu diren postuen orduak hartu dituzte beren gain.

Lan garapena berreskuratzea. 2011an bertan behera utzi zioten esperientziari eta formakuntzari lotutako pizgarriak jasotzeari. Sindikatuek salatu dutenez, desberdintasunak sortu ditu horrek lan bera egiten duten langileen artean, 2011. urtea baino lehenago mailaz igo zirenek dirua jasotzen dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.