Aleksandr Lukasheko bi legegintzalditan izan da Bielorrusiako presidente, eta herrialde horretako konstituzioaren arabera ezingo luke berriz aurkeztu. Horregaitik, konstituzioa aldatzeko saiakera egin du, eta Bielorusiako Hauteskunde Batzordearen arabera, bozen %86,2arekin konstituzioa aldatzearen aldeko emaitza atera zen atzoko erreferendumean. Horrekin batera legebiltzarra osatzeko hauteskundeak ere izan ziren, eta oposizioko kide bat bera ere ez aukeratua izan.
Hala ere, emaitza horien zilegitasuna kolokan dago. Izan ere, ESKEk hauteskundeak ez direla demokratikoak izan esan du, eta oposizioak, berriz, iruzurra salatu du.
ESKEk salatu duenez, prentsan hauteskundeen inguruan argitaratu den guztiaren %90 egungo presidentearen aldekoa izan da. Gainera, oposizioaren inguruan esaten zen gehiena "negatiboa" zela diote.
Zenbait hautes lekuetan zeuden begiraleei ez zietela beraien lana egiten utzi ere saltu du ESKEk.
Bielorrusia