Eskertza ekitaldia ostiralean Andoainen, kultur parkean

2014ko urriaren 14a
18:48
Entzun 00:00:00 00:00:00

Egunkaria-ren alde elkarteak eskertza ekitaldi ireki bat antolatu du ostiral honetarako. Andoainen (Gipuzkoa) izango da, Martin Ugalde kultur parkean, 12:00etatik aurrera. Pieza ekonomikoan auzipetuta izan direnek Donostiako Lurralde Auzitegiaren artxibo autoaren balorazio bat egingo dute, eta ondoren mokadu bat egongo da. Euskaltzaleei bertara joateko gonbitea egin die elkarteak.

Egunkaria-ren itxierako absoluzioa izan zenean ere ekitaldi txiki bat egin zuten Andoaingo kultur parkean. Han zeukan egoitza euskarazko kazetak, itxi zutenean.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA