Eskola jangeletan greba egunak antolatu dituzte maiatzeko lehen asterako
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan kudeaketa pribatupean diharduten eskola jangeletako langileak grebara deitu dituzte LAB, ELA eta UGT sindikatuek maiatzeko lehendabiziko asterako; hilaren 2an hasi eta 6ra bitarteko egunetarako. Lan ituna hitzartzeko negoziazioa «egoera kritikoan» dagoela salatu dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzak eta enpresek langileen eskakizunak ez dituztela aintzat hartzen. Sindikatuek uste dute ez dietela behar adinako jaramonik egin, esaterako, iragan hilaren 14an egin zuten grebari eta azkenaldian egin diren mobilizazio ugariei. Halaber, Eusko Jaurlaritzari egotzi diote gutxieneko zerbitzu gehiegizkoak ezartzea eta, ondorioz, langileen greba eskubidea urratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu