Carlos Perez Nievas (CDN) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak kargutik kendu du Eskola Kontseiluko presidentea: Angel Urtasun. Honengan "konfiantza galdu" duela adierazi du gaur Perez Nievasek eta Urtasun "saileko lana oztopatzen" ari zela.
Hezkuntza kontseilariak aitortu du ez daukala oraindik arduradun berria lotuta, baina sare publikoko langile bat izango dela aurreratu du. Esan duenez, nahiago du "kudeatzaile profila" daukan bat izatea Eskola Kontseiluko presidente karguan, "politikoa" daukana baino.
Hilaren 15ean utziko du Urtasunek kargua.
Aldaketak egiten dabil azkenaldian Hezkuntza Saila, Nafarroako Gobernuaren Euskarabide erakundean Mikel Aranburu Aholkularitza eta Ikerketa zuzendaria berriki kaleratu egin baitu Xabier Azanza zuzendari eta kudeatzaileak.
Gizartea