Hezkuntza

Eskolak 'sine die' itxi ditu Jaurlaritzak

Aurreko aginduan eskolak 14 egunerako etengo zituztela adierazi zuten hezkuntza agintariek. Gaurkoan, berriz, "beste abisu bat eman arte" luzatu dute itxialdia

Eskola bat, ixteko agindua atarian itsatsita. RAUL BOGAJO / FOKU
2020ko martxoaren 18a
15:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan zen astean, aurrez aurreko eskolak bertan behera uztea erabaki zuen Jaurlaritzak. Orduko agintean 14 eguneko itxialdia agindu zuen Hezkuntza Sailak. Gaur bidalitako aginduan, ordea, itxialdia "beste abisu bat eman arte" luzatu duela jakinarazi du Jaurlaritzak.

"Gertaeren bilakaera" eta agintariak hartzen ari diren neurriak dira itxiera epea luzatzea erabakitzeko arrazoia, Hezkuntza Sailak oharrean azaldu duenez. Irakasle, ikasle eta gurasoei aurreko egunetan emaniko gidalerroek indarrean jarraitzen dutela gaineratu dute oharrean. Osasun agintariek emaniko aholkuei zorrotz jarraitzeko eskatzen diete denei, "normaltasunari ahalik eta lasterren berrekin ahal izateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.