Gaur hasi dute Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko eskoletan haurrek ikasturtea. Atzo irakasleek izan zuten lehen eskola eguna, eta etzi, kolegioko bigarren urteko haurren txanda izanen da, Seaskako ikastoletan. Ikasle kopurua atxiki arren, Paueko (Frantzia) Akademiak lanpostu murrizketa burutuko du, Frantzia osoan indarrean ezarritako politikari jarraikiz.
Frantziako Gobernuak eskakizun berriak ezarri zituen indarrean abuztu bukaeran. Marie Christine Dumas Baionako Hezkuntza Saileko zinegotziak azaldu zuen ildo horiek betetzea izanen direla erronka nagusiak. Ikasle kopurua mantendu arren, lanpostu bat irekiko du Akademiak Jules Ferry ama-eskola elebidunean, baina hiru kenduko ditu Baionako bertze eskola batzuetan, frantses elebakarrean.
Hezkuntza
Eskolarako bidea hartu dute gaur Ipar Euskal Herriko haurrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu