Eskopetarekin etxean itxi den gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko ekainaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehendabizi emaztea eta haren alaba atxiki zituen etxean, ehizarako eskopeta batekin hiltzeko mehatxu eginez. Ihes egitea lortu zuten haiek, eta taberna batetik deituta, gertatutakoaren berri Herrizaingo Sailari jakinarazi zioten. Goizeko hiruretan izan zen hori, atzo, Gallartako Eusko Gudariak plazan (Bizkaia). Ertzainek itxi egin zuten ingurua, eta anbulantzia bat ere joan zen badaezpada ere. Bederatziak ingurura arte jarraitu zuen etxean, eskopetarekin. Azkenean, atea irekitzea erabaki zuen, eta atxilotu egin zuten 38 urteko gizonezkoa, genero indarkeria leporatuta. Alkohola eta droga kontsumituta zegoela adierazi du Ertzaintzak, eta ez zuela aurrekaririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.