Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria lehenengoz bildu dira gaur Iruñean, eta horren ostean, biek nabarmendu dute "esku sartzerik gabeko elkarlanerako aro berri bat hasi" dela. Aurreikusita zegoen moduan, elkarlanerako protokoloa sinatu dute bi lehendakariek. Protokolo horren barnean, euskara bermatzea, betiere inposaketarik gabe, AHTaren EAE eta Nafarroa arteko ibilbidea bermatzea eta EITB Nafarroan ikusi ahal izateko ituna babestu dute.
Nafarroa eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak bakoitzak bere arlo intituzionala izatearen alde ere agertu dira Lopez eta Sanz. Guztiaren gainetik "errespetua" gailenduko dela adierazi dute, "nortasun ezberdinekiko errespetua".
Sanzen 13 urteko agintaldian, ez du bi aldeko bilera ofizial bakar bat egin EAEko agintari nagusiarekin, ez Jose Antonio Ardanzarekin ez Juan Jose Ibarretxerekin.
Hala ere ez da lehen aldia Nafarroako eta EAEko agintariak elkartzen direna. 1996ko apirilaren 16an Javier Otano Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Jose Antonio Ardanza Jaurlaritzako lehendakaria elkartu ziren.
politika
"Esku sartzerik gabeko elkarlanerako aro berri bat hasi" dela nabarmendu dute Lopezek eta Sanzek
Gaur goizean bilera egin dute Nafarroako eta EAEko lehendakariek, Iruñean. Nafarroa eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak bakoitzak bere arlo intituzionala izatearen alde agertu dira Lopez eta Sanz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu