OSASUNA

Eskualderako erietxe publikoa eskatu dute Tolosan

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute, zerbitzua Asuncion klinika pribatura bideratzearen aurka.

Tolosan eginiko martxa. JON URBE, ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2014ko otsailaren 15a
14:48
Entzun

Tolosaldea erreferentziako erietxe publikorik ez duen eskualde bakarra dela salatu dute gaur eguerdian Tolosan, manifestazio batean. Eskualdeko alkate guztiek eta 40 eragilek egin dute protestarako deia. Urteak dira Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak itun bat sinatua duela Tolosako Asuncion klinikarekin, eta hara igortzen dituzte eskualdeko herritarrak.

Kontua da Asuncion klinika ari dela gero eta indar handiagoa hartzen, osasun etxeen kaltetan. Tolosako osasun etxean ematen zituzten zenbait espezialitate ere klinikara bideratu dituzte, zerbitzu publikoa kenduta. Horrek zerbitzua kaskartzea eragin duela salatu dute manifestazioan, eta gainerako eskualdeek duten zerbitzua eskatu dute. "Ospitale publikoa nahi dugu. Ez da demagogia kontu bat".

Ehunka lagunek egin dute protesta Osasun eskubidea. Publikoa eta kalitatezkoa leloa zeraman kartel baten atzean. Eskualdeko alkateak joan dira martxaren buruan. Atzetik, herritarrak; asko, adinekoak. Tolosaldekoa "esperimentu bat" dela ohartarazi dute, Jaurlaritzak ildo bera har dezakeela beste eskualde batzuetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.