Eskubide guztien aldeko manifestazio batera deituko dute gaur

Manifestazioen debekuak salatu eta giza eskubideak, eskubide zibil eta politikoak aldarrikatuko dituzte

Erredakzioa
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Gaur goizean dute hitzordua Bilboko hotel ezagun batean Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek. Manifestazioak debekatzearen aurkako eta giza eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazio batera deitzeko asmoa dute. Bilbon izango da, urriaren 2an. Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak igorri du deialdia hedabideetara. Modu pertsonalean igortzen duela zehaztu du, ez Lokarri akordioaren eta galdeketaren herritar sarearen izenean. Eta deialdia egitea hitzartu duten pertsona ezagunek berari hala eskatuta igorri duela gaineratu du.

Deialdia askotariko esparrutako pertsona ezagunek eta gizartean erreferente direnen izenean egingo dela aurreratu du.

Aurrez, giza eskubideen zein eskubide zibil eta politikoen alde, Adierazi EHk Bilbon irailaren 11n manifestazioa egiteko deia egin zuen uda hasieran. Atxikimendu sorta luzea bildu zuen ekimenak, baina manifestazioa egiteko hiru egun baino falta ez zirela, manifestazioa debekatzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Adierazi EHk «ETA sostengatu nahi duela» argudiatuz debekatu zuten manifestazioa, eta herri ekimenak bertan behera utzi zuen deialdia.

Debeku horren ostean, herritar talde bat bildu, eta Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu ohia buru zela, beste deialdi bat egin zuten irailaren 11rako. Hura ere debekatu egin zuen Auzitegi Nazionalak. Deitzaileek bertan behera utzi zuten protesta hura ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.