politika

"Eskubide zibil eta politikoak errespetatu eta bermatzeko" eskatuko dute hilaren 30ean Bilbon

Euskalduna jauregian izango da herritar talde batek antolatutako ekitaldia, eta "Euskal Herriak jasaten duen askatasunen murrizketa eta eskubide politikoen ukapena" salatuko dute.

2010eko urtarrilaren 9a
18:47
Entzun 00:00:0000:00:00
Hainbat herritarrek "eskubide zibil eta politikoak errespetatu eta bermatzeko" ekitaldia egingo dute hilaren 30ean Bilboko Euskalduna jauregian, 18:00etatik aurrera. Andoni Mendizabal (Lokarri), Josu Murgia (Aralar), Jon Aritz Bengoetxea (EA), Unzalu Salterain (EHNE), Modesto Garcia (Hiru) eta Itziar Fernandezek (Emakundeko kidea), besteak beste, ekimenarekin bat egin dute.

Eskubide zibil eta politikoen aldeko adierazpena izango du lelotzat, Yolanda Jubetu Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta Maribi Ugarteburu Udalbiltzako auzipetuak ekimenaren aurkezpenean adierazi dutenez.

"Euskal Herriak jasaten duen askatasunen murrizketa eta eskubide politikoen ukapena" salatu dute aurkezpenean eta horren aurrean herritarrei erantzuteko deia egin diete.

"Euskal gizartearen, Espainiakoaren, Frantziakoaren, Europakoaren eta munduaren aurrean adierazpen garrantzitsua egin nahi dugu, demokrazia berehala berrezartzeko eskatzeko eta eskubide zibil eta politikoen errespetua galdegiteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.