BAiona 1

Eskuina indartsu Baiona 1 kantonamenduan

Bigarren itzulia Eskuineko Batasunaren eta Ezkerreko Batasunaren artean erabakiko da.

2015eko martxoaren 22a
08:43
Entzun

Angeluko auzapez Claude Olive, Florence Lasserre Davidekin, eskuineko batasunaren ordezkari, indartsu agertzen dira Angeluko hiriaren iparraldea eta Baionako zati bat biltzen duen kantonamenduan. 3.972 boz jaso dituzte, balio duten bozen %48,26a.

Abstentzioa %48,78koa da.
Bigarren lekuan Mokrane Oukhemanou eta Sandra Pereira dira. Ezkerreko Batasuneko bikote horren alde 1.836 herritarrek bozkatu dute, %22,31ek.

Hiirugarren lekuan Fronte Nazionala da. Isabelle Chanson eta Philippe Valleek 1.104 boz bildu dituzte, emandako botoen %6,66.

Ezkerreko independenteek, Jean-Yves Come eta Marie-Jose Rivas bikoteak, 579 boz jaso dituzte, %7,04. EH Baiko Maite Etxeberri eta Philippe Duluc-ek 523 boz izan dituzte, %3,16.

Azkenik, Veronique Dazord eta Pascal Lesellier Debout la France alderdien ordezkariek, 216 bozekin, %1,3 lortu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.