Philippe Etxeberria eta Benedicte Luberriaga aise nagusitu dira lehen itzulian, bozen %30,22rekin. Bigarren EH Bai-ko Joana Urbistondo eta Santiago Kapandegi dira (%18,02), eta, beraz, bigarren itzulian izanen dira.
Gibeletik da Battitt Laborde Sarako auzapezak eta Maite Haran Larre Uztaritzeko hautetsiak osatu bikotea (%14,74). Laugarren, Fronte Nazionala (%13,71), doi-doietarik, hurbil-hurbila baitu ezkerreko batasuna (%13,31).
Ondotik heldu dira Jean Louis Laduche eta Marie Josee Lafitte-Lefevre independenteak (%7,96), eta azken, EAJ (%2,04).
Abstentzioa ez da besteetan bezain gora izan, bozkazaleen %51,71 joan baitira bozkatzera Uztaritze, Errobi eta Urdazuri ibarren kantonamendu horretan.