Eskuindarrak batu nahi izatea egotzi dio EAJk PPri, «Ciutadansen beldur delako»

LAPUEBLA DE LABARCA. Arabako PPren mezuaren aurka egin du Andoni Ortuzarrek, EAJren EBBko buruak, Lapuebla de Labarcan. Euskaldunen eta gipuzkoar eta bizkaitarren aurka eginda herrialdeen arteko liskarra sortu eta «eskuindarren» bozak bildu nahi dituela uste du, «Ciutadansen beldur delako». Ika-mika saihestu eta PPren «desgobernuari» aurre egiteko alternatiba bakarra EAJ dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu