Frantziako Poliziak Egoitz Urrutikoetxea Laskibar atxilotu duela zabaldu du Efe berri agentziak arratsaldean. Iturri horien arabera, Frantziako eta Espainiako poliziek elkarlanean eginiko operazio bat izan da.
Ondoren argitu dutenez, ordea, "harekin lotutako pertsona bat" izan da atxilotua; Urrutikoetxearekin lotutako etxe batera sartu dira poliziak, eta han zegoen pertsona bat atzeman dute. Azaldu dutenez, haren nortasuna egiaztatzen ari dira orain.