Espainiak irailean jarriko du helegitea Estrasburgon

2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MADRIL. Espainiak iragarri du irailean aurkeztuko duela helegitea Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian, horrek Parot doktrinaren inguruan kaleratutako ebazpena dela eta. Justizia Ministerioak jakinarazi duenez, ebazpenak Espainiako auzitegien eskumenak urratu izana izango da argudio nagusia. Uztailaren 10ean argitaratutako ebazpenean, Estrasburgoko Auzitegia 197/2006 epaiaren aurka azaldu zen, eta, zehazki, Ines del Rio presoa aske uzteko eskatu zion Espainiari.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA