EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu du HZ-ren hautagaitza

Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Herritarren Zerrendaren hautagaitza Europako hauteskundeetarako. Botere Judizialeko Lege Organikoaren 61. artikuluko Areto Bereziak bi epai kaleratu ditu, HZren hautagaitza Zuzenbide Estatuarekin bat ez datorrela erabakiz. HZ-k bi egun ditu errekurtsoa jartzeko Auzitegi Konstituzionalean.

2004ko maiatzaren 21a
22:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Auzitegi Gorenaren iritziz, HB, EH eta Batasunaren "jarraipena eta oinordekoa" da Herritarren Zerrenda. "HZ hauteskunde elkartearekiko Batasunaren egituraren bultzada eta kontrola antzematen da", dio gaur kaleratutako epaiak. Hautagaitzaren aurkezpenean jasotako babesak, hautagaitza sortu aurretik eta ondoren garatutako estrategia, sinaduren bilketa eta finantzazioa eta hautagaiek eta sustatzaileek Batasunarekin duten lotura aipatzen ditu Auzitegi Gorenak bere tesiaren froga gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.