Politika

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du onartu ASBren babes helegitea

2008ko apirilaren 11
14:52
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Abertzale Sozialisten Batasunak (ASB) aurkeztutako babes helegitea, "garrantzia konstituzionalik" ez duela argudiatuta. Espainiako Auzitegi Gorenak alderdien zerrendan izena ematea debekatu ziolako aurkeztu zuen babes helegitea ABSk Konstituzionalaren aurrean.

2007ko martxoaren 27an aurkeztu zituen ASBk alderdiko estatutuak, udal eta foru bozen aurretik. 2007ko maiatzaren 16an, baina,Auzitegi Gorenaren 61. aretoak alderdi politikoen zerrendan izena ematea debekatu zion, Fiskaltzak eta Estatuko Abokatuak hala eskatuta. GorenakBatasunaren jarraipena zela argudiatu zuen. Ondorioz, ASBk ezin izan zuen maiatzaren 27ko hauteskundeetan parte hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.