Iraganeko politiketan "ainguratuta" egotea egotzi diote Atutxari, eta berriro Jaurlaritzako Barne Sailburu izan zeneko jarrera hartu duela leporatu diote. "Betiko Atutxa ikusi dugu, bere poliziaren paperean sartuta, euskal disidentziarekin obsesionatuta. Iraganeko politikan ainguratua dago Atutxa jauna, eta handik min egin nahi digu", adierazi dute komunikabideetara bidalitako idatzi baten bidez.
Eurak auzipetuta egoteko arrazoi bakarra "Euskal Herriaren alde lan egitea" dela aldarrikatu dute. "Auzipetu aurkitzen gara esparru eta zeregin ezberdinetan gure herriaren eskubideakgauzatzen aritzeagatik, konpromiso tinko eta garbiekin; hauxe da gure ardura bakarra. Eta harro gaude; gure lana tribunalaren aurrean beldurrik gabe aldarrikatzen jarraituko dugu", agertu dute.
'18/98 auzia'