EAEko Auzitegi Nagusiak hala behartuta, Espainiako bandera jarri dute ikurrinaren ondoan Dulantziko (Araba) udaletxean. 2007ko irailean PPko zinegotzi Rodrigo Garciak Felix Bengoa alkataren (EAJ) aurkako salaketa jarri zuen, Banderen Legea ez zuela betetzen iritzita. "Inhabilitazioa eta zigorra" eskatu zituen haren aurka.
Zinegotziak salaketa jarri zuen garaian Espainiako bandera jartzeko masta bera kendu egin zuen alkateak udaletxetik. EAEko Auzitegi Nagusiak, ordea, Espainiako bandera jartzera behartu du udala, haren helegitea atzera botata. Agindu hori betetzea erabaki du alkateak.
Politika