Espainiako bandera kendu dute Gernikako Batzar Etxetik

Pintaketak ere egin dituzte: 'Gurea ikurrina'. Ez dute jakinarazi egilea nor izan den.

Espainiako bandera Gernikako Batzar Etxetik kenduta, gaur. BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK
Espainiako bandera Gernikako Batzar Etxetik kenduta, gaur. BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK
Irati Urdalleta Lete.
2025eko abenduaren 6a
11:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bart gauean Espainiako bandera kendu dute Gernikako Batzar Etxetik (Bizkaia). Gainera, pintaketak ere agertu dira: 'Gurea ikurrina'. Oraindik ez dute argitu ekintza horiek nork egin dituen.

Ekiintza salatu dute hala Bizkaiko Batzar Nagusiek, nola Bizkaiko Foru Aldundiak. Batzar Nagusiek «gogor» gaitzetsi dute gertatutakoa. Bizkaiko Foru Aldundiak ere «erabateko gaitzespena» adierazi du: «Ekintza hau onartezina da, Bizkaiko gizartearen ordezkaritza legitimoaren aurkako eraso bat da, baita bizikidetzaren errespetuarene ta aniztasunaren aurkakoa ere».

Ernaik kendutako ikurrak, Durangon

Ernaik asteon hainbat ekintza egin ditu, Espainiako ikurrak kentzeko. Ernaik eraitsitako ikur horiek guztiak Durangon jarri dituzte gaur. «Santa Ana plazan agertu dira Tuterako Osborneko zezenaren adarrak, Igeldon militar karlista baten omenez zegoen gurutzea, Gasteizko alkate frankistaren izena duen kalearen plaka eta Euskal Herriko zenbait eraikin publikotako espainiar banderak, guztiak aste honetan kendu edo eraitsiak», azaldu dute. Horrela, Euskal Herriak independentzia behar duela aldarrikatu dute: «Espainiar eta frantziar estatuekin haustura eta Euskal Herriaren independentzia beharrezkoak dira, Euskal Herriaren etorkizuna bermatzeko eta zapalkuntzarik gabeko herria eraikitzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.