Lau puntuko oharra kaleratu du gaur CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Han diotenez, "desegokia" da Eusko Jaurlaritzak 'Haika-Segi auziko' epaiketara behatzaileak bidaltzea. Epaileak eta magistratuak "independenteak" direla, eta "epaiketa guztietan oinarrizko eskubideak bermatzen" direla diote.
Salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak iritzi publikoaren aurrean zalantzak jarri nahi du CGPJ, eta helburu horrekin bidali ditu behatzaileak epaiketara.
Oharrarekin amaitzeko, Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor alorraren "profesionaltasuna" azpimarratu dute. "Espainian, ente juridiko eta eskubideen bermerako neurririk aurrerakoienak" daudela diote.
'Haika-Segi auzia'
Espainiako Botere Judizialaren ustez "desegokia" da Jaurlaritzak 'Haika-Segi auziko' epaiketara behatzaileak bidaltzea
CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak esan duenez, ez da beharrezkoa Eusko Jaurlaritzak 'Haika-Segi auziko' epaiketara behatzaileak bidaltzea, eta gainera, "desegokia" dela iritzi dio. CGPJren iritzian epaileak eta magistratuak independenteak dira, eta "epaiketa guztietan bermatzen dituzte oinarrizko eskubideak". Adierazi dutenez, CGPJ bera iritzi publikoaren aurrean zalantzan jartzeko helburuarekin bidali ditu behatzaileak Eusko Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu