Ibarretxek esan du EAErako Estatutu Berrirako Proposamenak oraindik ere balio duela, izan ere, azpimarratu duenez, Espainiako Kongresuak onartu ez bazuen ere Eusko Legebiltzarrak "onartu" egin zuen. Beraz, Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak XXI. mendean "elkarbizitza akordio" bat lortu beharko dutela uste du.
Kataluniako Estatutu Berriaren eta barretxeren planaren artean berdintasunak badaudela dio; biekin atzera bueltarik ez duen prozesu bat abiatu dela iritzi dio, "Espainiako Estatuaren erreforma" hain zuzen ere.
Politika