"Kode Penalak jokabide guztietarako erantzun egokiak biltzen ditu bere osotasunean, eta pertsona jakin batengan pentsatuta arau zehatz bat egitea ez zen erabaki ona izan", adierazi du Espainiako fiskal nagusiak. Horregatik, PSOEk hartutako erabakia,arau hori atzera botatzeakoa, "guztiz egokia" dela iritzi dio.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak atzo iragarri zuen herri kontsultak legez kanpo deitzeko ekimena espetxearekin zigortzen duen araua bertan behera uzteko Lege Organiko proposamena aurkeztuko zuela gaur.
Conde-Pumpidoren arabera, hilabetetako kontua izango da legea bertan behera geratzea, baina Espainiako Kongresuak ematen dion azkartasunaren menpe dagoela zehaztu du.
Espainiako Kongresuak iazko abenduan onartu zuen herri kontsultak zigortzeko Kode Penalaren aldaketa, Aznarren Gobernuaren ekimenez. PPko diputatuek bakarrik bozkatu zuten erreformaren alde, eta gainerako alderdietako ordezkariek haserre hartu zuten.
Estatutu berrirako proposamena