Espainiako fiskal nagusia: "Legediaren armazoirik gabe, hau oihana litzateke"

2014ko irailaren 16a
18:07
Entzun

Eduardo Torres Dulce Espainiako fiskal nagusia Kataluniako galdeketaz mintzatu da Bilbon, Fiskalen Kontseiluak egindako bileraren ondotik. Espainiako Gobernuak Kataluniaren autonomia bertan behera uzteko aukera "erabaki politiko bati" dagokiola uste du, eta politikariei eskatu die ez "oztopatzeko" fiskalen eta epaitegien erabakiak —Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Atzerri ministroak ez du baztertu Kataluniako autonomia bertan behera uztea, galdeketa saihesteko—.

Legea urratuz gero fiskaltzak esku hartuko duela gaineratu du Torres Dulcek. "Jokoaren lege demokratikoak" errespetatu behar direla gogorarazi du. Torres Dulcek Ser irrati katean egin berri dituen adierazpenetan ohartarazi du Konstituzionalaren debekua urratuz gero fiskaltzak esku hartuko duela, "Zigor Kodearen tresna guztiak" erabiliz: "Aurrena, ikusi beharko da zein den auzitegiaren erabakiaren edukia, ez baita gauza bera zerbait bertan behera uztea edo zerbait bertan behera uzteko baldintzak jartzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.