Sortu-ren erregistroa

Espainiako fiskaltzak Sortu ez legeztatzeko eskatuko du datorren astean

Conde-Pumpidok dio Sortuk itxuraz soilik errespetatzen duela legea eta legeak duen hutsunea betetzeko "argudio juridiko konplexuak" aurkeztuko dituztela.

2011ko martxoaren 4a
19:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskalburuak esan du fiskaltzak Sorturen erregistroaren aurka egingo duela datorren astean. Haren hitzetan, alderdiak soilik itxuraz betetzen du legea, eta haren helburua ETA sostengatzea dela gaineratu du. Fiskaltzak datorren astean eskatuko du Sortu ez legeztatzeko.

Conde-Pumpidoren hitzetan, Sortu ez da alderdi bat: "ETAren presentzia mantentzeko azken ahalegin bat da, inolaz ere iritsiko ez diren etorkizun politiko horretan mantentzeko ahalegina". Conde-Pumpidok esan duenez, ANVrekin jokatu zuten bezala jokatuko dute orain ere, eta legeak duen hutsunea betetzeko "argudio juridiko konplexuak" aurkeztuko dituzte datorren astean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.