maiatzaren 22-ko hauteskundeak

Espainiako Gobernuak Bilduren zerrendak inpugnatzeko aginduko duela jakinarazi du PSOEk

Marcelino Iglesias Antolakuntza idazkariak azaldu du "positiboa" dela koalizioak "indarkeria errefusatzea", baina horrek "benetakoa" izan behar duela dio. "Sinesgarritasun hori ezin zaie berehalakoan eman".

Berria.info
2011ko apirilaren 19a
19:00
Entzun

Marcelino Iglesias PSOEko Antolakuntza idazkariak gaur arratsaldean jakinarazi du Espainiako Gobernuak Bilduren zerrendak inpugnatzeko aginduko diela Fiskaltzari edota Estatuaren abokatuari. Aragon irrati katean mintzatu da Iglesias.

PSOEko buruari "positiboa" iruditzen zaio Bilduk "indarkeria errefusatzea", baina dio horrek "benetakoa" izan behar duela, eta horretarako "denbora" behar dela. "Sinesgarritasun hori ezin zaie berehalakoan eman".

Bildu koalizioak —EA, Alternatiba eta independenteek osatzen dute— atzo ia 300 zerrenda aurkeztu zituen maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan, eta esan du Hego Euskal Herriko biztanleen %90engana iritsiko dela horrela.

Hautagaitza guztiak herrialdeko buletinetan bihar argitaratuko dira, eta ostiralean probintziko hauteskunde batzordeak balizko irregulartasunen berri emango du. Hilaren 25ean zerrendak aldarrikatuko dituzte eta hurrengo egunean argitaratuko dituzte berriro buletin ofizialean.

Hilaren 28tik aurrera aurkeztu ahal izango dira zerrenden aurkako helegiteak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak maiatzaren 20ra arteko epea du balizko inpugnazioei buruzko erabakiak hartzeko.

Federico Trillo PPko Justiziako koordinatzaileak lehengo ostegunean esan zuen "Bilduren zerrenda guztien kontra egiteko" akordioa lortu duela Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Barne ministroarekin. Honek berria baieztatu egin zuen ostiralean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.