Politika

Espainiako Gobernuak dio EAE-ANVk "baldintza legal denak" betetzen dituela

Alderdi abertzale historikoak "indarkeriaren gaitzespena" egiten duela azpimarratu du De la Vega Gobernuaren presidenteordeak eta bozeramaileak.

2007ko apirilaren 13a
16:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuaren presidenteordeak eta bozeramaileak esan du EAE-ANV alderdiak "baldintza legal denak" betetzen dituela, "hasieran"; besteak beste, "indarkeriaren gaitzespena". Ministroen Kontseiluaren bukaeran emandako prentsaurrekoan adierazi du hori.

EAE-ANV alderdi abertzale historikoa 1930ean sortu zuten eta 1977an erregistratu zen Espainiako Barne Ministerioaren alderdien erregistroan. Orain, maiatzeko foru eta udal bozetarako lege ordezkariak izendatu ditu hauteskunde batzordeetan.

Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusiak EAE-ANVri buruzko txostenak eskatu dizkie Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari. Batasunarekin zer harreman duen ikertuko du. "Kasu honetan ere Gobernuak Alderdien Legea zorrotz ezarriko du", adierazi du De la Vegak, "eta Batasuna ez da hauteskundeetan izango, ez duelako legea betetzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.