Espainiako Gobernuak egin duen bileraren ostean egin ditu hitzok De la Vegak. Hark esan duenez, bileran egoera politikoaren azterketa egin dute, beti egin ohi duten bezela, baina argi utzi nahi izan du, Espainiako Gobernuak ez duela ETAren izenean gutunik jaso, negoziaketak abiatzeko eskatuz. Hala ere, "bakea ereiteko itxaropenarekin" lanean ari direla azaldu du.
Gaineratu duenez, "armak eta bonbak isiltzen ez diren bitartean, ez da entzuteko agertokirik egongo".
Bestalde, Batasunak hauteskundeetara aurkeztu nahi badu "terrorismoa" gaitzetsi beharko duela esan du.
Politika