Espainiako Gobernuak ehun eurorainoko laguntza emango du haur eta gazteen betaurrekoak eta lentillak ordaintzeko

16 urtetik beherakoek jasoko dute laguntza, eta irailean jarriko da indarrean.

Optometrista bat haur baten ikusmena neurtzen. FREEPIK
Optometrista bat haur baten ikusmena neurtzen. FREEPIK
jakes goikoetxea
2025eko maiatzaren 26a
15:00
Entzun 00:00:0000:00:00

«Mutil edo neska batek arbela ikustea ezin da egon haren familiaren diruaren mende», esan du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, neurria azaltzean. Hego Euskal Herriko 16 urtetik beherako haur eta gazteek betaurrekoak edo lentillak behar badituzte, Espainiako Gobernuak kostuaren zati bat ordainduko die irailetik aurrera, ehun euro gehienez. Errege dekretu baten bidez onartuko dute neurria, eta ikasturtea hasi aurretik jarri nahi dute indarrean.

Espainiako Optikoen eta Optometristen Elkargoak kudeatuko du laguntza. 48 milioi euro izango dira guztira. Laguntza unibertsala izango da, haur eta gazte guztiek jaso ahal izango dute, haien familiaren errenta edozein izanda ere. «Ondo ikusteko eskubidea» abiatu dutela esan du Monica Garcia Osasun ministroak. Sanchezen arabera, eskola porrotaren kasuen %30ek lotura dute ikusmen arazoekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.