Ekonomia

Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatuek bosgarren lan erreforma sinatu dute gaur

Madrilen, Moncloako jauregian sinatu dute gaur Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatuek bosgarren lan erreforma. Behin-behinekotasuna eta kontratazioaren iruzurra izan dira urtebetez Espainiako Gobernuaren, CEOE eta CEPYME patronalaren, eta UGT eta CCOO sindikatuen arteko negoziazioen ardatza. Euskal ordezkaririk ez da izan negoziazioetan.

2006ko maiatzaren 9a
15:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Akordioa Jesus Caldera Jesus Caldera Espainiako Lan ministroak, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiek, Jose Maria Fidalgok eta Candido Mendezek hurrenez hurren, CEOEko presidente Jose Maria Cuevasek eta CEPYMEko presidente Jesus Barcenasek sinatu dute. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea bertan egon da lan erreforma sinatu dutenean.

Zapaterok "historikotzat" jo du gaur sinatutako lan erreformaren akordioa. Zapateroren ustez, erdietsitako akordioa "legegintzaldiko lorpen nagusia da gizarte elkarrizketarako eta enplegurako". Era berean, Espainiako Gobernuaren eta gizarte eragileen lana txalotu du Zapaterok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.