Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu du ALEk

2015eko apirilaren 18a
12:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Europako Aliantza Libreak (ALEk) Espainiako Gobernuak kritikatu du, autodeterminazioa eskubidea "baztertu" egiten duelako eta Euskal Herriko bakearen eta bizikidetzaren "kontra" ari delako. Arnaldo Otegiren askatasuna ere eskatu du, eta preso politikoen etxeratzea.

Deklarazio batean jaso dituzte adierazpen horiek, asteburu honetan. Izan ere, batzar orokorra egiten ari dira, Alemanian. Europako Legebiltzarreko 50 legebiltzarkidek egiten dute bat ALEn. Eusko Alkartasuna eta Aralar alderdiak bertako kide dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.