ETAren su-etena. Erreakzioak

Espainiako Gobernuari urratsak eskatu dizkio EAk

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkidearen ustez, ETAren agiriaren ondoren Espainiako Gobernuak espetxe politika aldatzeko eta ezker abertzalea legeztatzeko bidean urratsak egin beharko lituzke.

ETAk iragarritako su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarriak euskal gizartea «esperantza eskenatoki batean» jarri duela uste du EAkoak. Izan ere, seguru dago ETAk, «oraingoan bai», indarkeria behin betiko amaitzeko borondatea agertu duela.

Beraz, Espainiako Gobernuak Bruselako Adierazpenean eta Gernikako Akordioan jasotako eskaerei erantzun behar liekeela deritzo. «Mendekuan oinarritutako espetxe politika» bertan behera utzieta ezker abertzalearen legeztatzea erraztu behar lukeela esan du Onda Vasca irratian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.