Iñigo Urkullu EAJko EBBko lehendakariak gaur esan du litekeena dela Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak hauteskundeak aurreratzea, eta azaroan egingo direlakoan ari dela lanean EAJ. El Pais-ek eta El Mundo-k gaur zabaldu dute Zapaterok presidentetzarako bozak aurrera ditzakeela, uda ondoren langabezia datuak jaitsi egiten direla baliatzeko.
Ekaina eta uztaila Espainiako Gobernuarentzat kritikoak izango direla adierazi du Urkulluk, gorteetara proiektu eta ekimen asko eraman nahi dituela. "PSOE barruko egoera ere aintzat hartzen dut nik; nire ustez, bozak aurreratzeak horrekin du zerikusi handiagoa".
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du Zapaterok "komeni zaiona" egingo duela.