estatutu berrirako proposamena

Espainiako Legebiltzarrak onartu edo ez, 'Ibarretxeren plana'-ri buruzko galdeketa egin egingo dela dio Atutxak

Eusko Legebiltzarreko Lehendakari Juan Maria Atutxak =i Euskadi Irratian =i berretsi duenez, Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu Berrirako Proposamenari buruzko herri galdeketa egin egingo da Espainiako Legebiltzarrak onartu edo ez. Galdeketa hori "indarkeriarik gabe" egingo dela esan du, eta beraz, ETAk duela azken hitza iritzi dio.

2005eko urtarrilaren 11
11:55
Entzun
Eusko Legebiltzarreko lehendakari Juan Maria Atutxak berretsi egin du 'Ibarretxeren planak' aurrera egingo duela, eta Espainiako Legebiltzarrean onartzen ez bada ere, herri daldeketa egin egingo dela azpimarratu du.

Galdeketa hori "indarkeriarik gabe" egingo dela dio, eta beraz, Atutxaren iritzian "ETAk berak dauka bere eskuetan erantzuna". Honela zuzendu zaio ETAri: "gura duzu edo ez duzu gura herri hau kontsultatua izatea. Zuek daukazue zuen eskuetan. Zuek gogorkeriari uzten baziozue, herri honi galdera egingo zaio".

EAEko aurrekontuen bozketa ez da errepikatuko

Radio Euskadi-n ere elkarrizketa egin diote Atutxari, eta han esan duenez, EAEko aurrekontuak onartu ziren bozketa ez da errepikatuko. Izan ere, bozketa horretan bere botua gaizki eman zuen PSE-EEko legebiltzarkide batek. Bozketa hori berriz egin edo ez aztertzeko PSE-EEren eskaera Legebiltzarreko Mahaiak"kontutan hartuko" duela esan du Atutxak, baina Legebiltzarreko lehendakari moduan berari dagokiola erabaki hori hartzea azpimarratu du. Erabakia bere garain hartu zuela, eta ez duela aldatzeko asmorik berretsi du.

Azpimarratu duenez, "mahaiak ez dauka horretaz hitzegin beharrik ere. Erabaki hori niri dagokik legebiltzarreko lehendakari bezala", esan du. "Erabakiarekin gustora ez dagoenak Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joan besterik ez du. Nik bere garaian erabaki nuen bozketa ez errepikatzea, eta erabaki hori ez dut aldatuko. Arauak denentzat berdinak dira. Hartutako erabakiarekin ziur nago, eta ez dut dudarik auzitegiek ere arrazoia emango didatenaz".

EAEko aurrekontuak onartu ziren egun berean, EAEko Auzitegi Gorenak 'Atutxa auzia' artxibatzea erabaki zuen. Horrek, "PPren talante totalitarioa bazterrean uztea dakar" Atutxaren iritzian, eta azpimarratu duenez, "orain, beste garai batean gaude".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.