Eztabaida nafarroako legebiltzarrean

"Espainiako lurralde antolakuntza" arriskuan dagoela iritzita "kezkatuta" azaldu da Sanz

Nafarroako egoeraren inguruko eztabaida egiten ari dira gaur hango legebiltzarrean, eta Nafarroako Gobernuko presidente Migel Sanz "kezkatuta" azaldu da "Espainiako lurralde antolakuntza" arriskuan dagoela iritzita. Nafarroako Gobernuko legealdi honen balorazioa egin du, eta lana "oso ondo" egin dutela azpimarratu du. Oposizioak Sanzen "kritikak egiteko gaitasun eza" salatu du.

2005eko urriaren 13a
16:40
Entzun
Miguel Sanzek abiatu du Nafarroako egoeraren inguruko eztabaida, eta bere gobernuak egindako lana "oso egokia" izan dela azpimarratu du. Oposizioko alderdiek kritikatu egin dute Sanzen "autokritika gaitasun eza", eta gainera, bere burua gehiegi atsegin zaiola leporatu diote. Sanzekin gobernuan dauden UPNk eta CDNk bere alde egin dute.

"Espainiaren eta hura osatzen duten nazionalidade eta erregioen interes orokorra kontutan hartzen duen helburu jakinik gabe, bereizi gabeko estatutu eta konstituzio erreformak abiatzeak" kezkatu egiten duela azaldu du Sanzek. Izan ere, bere iritzian Espainiako Gobernuaren "ahuldade parlamentarioaren ondorioz", eta politika anbiguoekin "Estatu politikako aldaketa" aurreikusi daitekeela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.