Eusko Jaurlaritzako lehendakari ordeak, Idoia Zenarruzabeitiak, adierazi duenez Espainiako Ogasunak "politikoki zigortu" du EAE. Osasunari dagokion Kupoa ordaintzerako garaian Nafarroa eta EAEren artean Ogasunak jarrera desberdina izan duela dio Zenarruzabeitiak.
Lehendakari ordeak dioenez Nafarroak ez du Insaluden aurrekontuan ekarpenik egin, baina, Ogasunak 35 milioi euro eskatu dizkio EAEri. Zenarruzabeitiak dioenez "inoiz ez digute diru hori eskatu. Orain arte ez da diru kopuru hori ematea onartu. Egin dugun guztia hitz egindakoaren araberakoa izan da".
Espainiako Gobernuaren jarrera ere salatu du Zenarruzabeitiak. Ukatu egin baitute Eusko Jaurlaritzarekin desberdintasunak konpontzeko elkarrizketak izatea.
Politika