Epaile batek Espainiako Poliziako kide bat auzipetu du, Regina Maiztegi Soraluzeko herritarraren atxiloketa legez kanpokoa izan zelakoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Iazko abuztuan atzeman zuten.
Maiztegi hilabete batzuk lehenago epaitu eta zigortu egin zuen Auzitegi Nazionalak baina, zigorraren aurkako helegitea aurkeztua zegoenez, atxiloketaren unean epaia ez zen irmoa. Gainera, epailearen agindurik ez zegoen hura atxilotzeko. Hala ere, poliziek atzeman egin zuten.
Asteburu osoa polizia etxean eduki zuten Maiztegi, bi egun beranduago libre uzteko. Biktimak polizien aurkako salaketa bat jarri zuen, atxiloketa legez kanpokoa izan zela argudiatuta. Epaileak arrazoia eman dio, eta polizia bat inputatu du. Agenteak gaur goizean deklaratuko du, Eibarko epaitegian.