polizia

Espainiako polizia indarrak kanporatzearen alde Oñatin

Seigarren urtez egin dute Fan Hemendik aldarrikapen eta festa eguna.

Gaurko Fan Hemendik eguneko ekintza. BERRIA
2016ko ekainaren 18a
08:59
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako polizia indarrak Euskal Herritik joatea aldarrikatzeko eguna ospatu dute gaur Oñatin. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Eguerdian, trikitilariek lagunduta, poteoa egin dute eta ondoren, bazkaria, Azoka Plazan. Arratsaldean manifestazioan jende ugari bildu da, eta ondoren ekintza bat egin dute. Musikarekin emango diote bukaera egunari.

Guardia Zibilak kuartel bat dauka Oñatin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA