Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du Araban, Bizkaian hiru (horietako bi adingabekoak) Gipuzkoan lau eta Nafarroan bat. Horiek guztiak haur-pornografiarekin lotzen ditu poliziak. Espainian atxilotu dituzten 82 lagunei ere horixe leporatzen diete.
Zehazki, batek besteari haur-pornografiako irudiak eta bideoak bidaltzea leporatzen diete. Miaketa ugari egin dituzte, eta haietan ordenagailu remangarriak, disko gogorrak, DVDak eta antzekoak atzeman dituzte. Horietan argazki eta bideo ugari daudela uste du poliziak.
Euskal Herrian eta Espainian atxilotutako gehienak gizonezkoak dira, eta lanbide desberdinak dituzte. Poliziaren esanetan irakasleak, militarrak, ikasleak eta ingeniariak daude besteak beste. Horrek gauza bat azaltzen du argi, poliziaren iritzian: haur-pornografiari lotutako delituak egiten dituztenen soslai jakinik ez dagoela.
Haur-pornografia
Espainiako Poliziak 9 lagun atxilotu ditu haur-pornografiarekin lotuta
Espainiako Poliziak bederatzi lagun atxilotu ditu haur-pornografiarekin lotuta Euskal Herrian. Atxilotuetako bi adingabekoak dira. Horiez gain, beste 82 lagun atxilotu dituzte Espainian operazio berean. Espainiako Poliziaren iritzian, ekintza sexualak egiten ari diren adin txikikoen irudiak eta bideoak bidaltzen zizkien atxilotuek elkarri, Internet bidez. Operazioan, ordenagailuak, disko konpaktoak, DVDak eta antzekoak atzeman dituzte, eta horietan haur-pornografiako irudiak daudela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu