Hain justu, Espainiako Poliziaren eta Barne Ministerioaren arabera, hainbat arma aurkitu dituzte Orbegozo eta Majarenasen ostatu zen Tartessos Hostalean; besteak beste, bi pistola lehergailuaketa detonagailuak aipatu dituzte iturri horiek.
Arratsaldeko seiak eta laurden aldera, hostalera eraman dituzte biak, gelaren miaketarekin jarraitzeko. Igandea arte inkomunikatuta egongo direla jakinarazi du Barne Ministerioak.
Hain zuzen ere, Ministerio horren arabera, ETAko kide liberatuak dira biak, eta Ipar Euskal Herritik Valentziara iritsi berriak ziren.
Poliziaren arabera, Orbegozok 36 urte ditu eta 24 Majarenasek. Askatasunak ez du baieztatu atxilotuak horiek direnik.
Atxiloketak