Gara.net -ek jaso duenez, ertzainek babestuta sartu dira Espainiako Poliziak Egin-en egoitza nagusira, hau da, Hernanikora. Halaber, eraikinaren kanpoaldea zaintzen ertzainak aritu direla zehaztu du.
Herenegun Egin -en Iruñeko eta Gasteizko bulegoak miatu zituen Polizia berak, eta atzo, berriro, Gasteizkoa.Egoitza horiek guztiek itxita daude 1998ko uztailaren 15etik.
'Egin auziko' abokatuei inork ez die jakinarazi egoitzak arakatuko zituztenik eta zergatik hartu duten neurri hori.
'Egin auzia'