Espainiako Poliziak Joseba Alvarez Batasuneko nazioarteko arduraduna eta Oihana Agirre Amnistiaren Aldeko Mugimenduetako (AAM) eleduna atxilotu ditu gaur arratsaldean Donostian, irailaren 9an Donostian bertan egin zuten euskal presoen aldeko manifestazioarekin lotuta. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du operazioa, "delitua berriro egiteagatik".
Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak debekatu egin zuen manifestazio hura baina, hala ere, milaka lagun bildu ziren. Ertzainek eragotzi egin zuten ekimena, eta liskarretan hainbat lagun zauritu ziren.
Polizia bi atxilotuen etxeak miatzen ari da -Parte Zaharrean Alvarezena eta Egian Agirrerena-, eta bi euskal herritarrak ostegunean eramango dituzte Madrilera, epailearen aurrera.
Ertzainek Juan Mari Olano AAMen bozeramailea atxilotu zuten orduan. Donostiako Epaitegian deklaratu eta libre geratu zen Olano, baina Garzonek geroago hura atxilotzeko agindua eman eta irailaren 11tik espetxean daukate.
Atxiloketak