Iker Aristu Iturramak Iruñeko Ezpala tabernan egiten du lan eta, hain zuzen, Poliziak lehengo astean egindako operazioan ostatu hura miatu zuen.
Joan den asteazkenean Iruñerriko lau gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak, kale erasoekin lotura dutelakoan. Iruñean Iturrama auzoan Ibai Azkona eta Iker Araguas atzeman zituen, Gorka Sueskue Donibane auzoan eta Mikel Flamarike Barañainen. Lehen hirurak preso sartu zituzten larunbatean, Soto del Realen (Espainia). Flamarike, berriz, aske utzi zuten, astero epaitegira sinatzera joateko baldintzarekin eta Espainiako mugetatik ateratzeko debekuarekin. Tratu txarrak jasan zituela zioen Flamarikek.
Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen operazioa. Inkomunikatuta hartu zien deklarazioa laurei.
Berri agentzien arabera, Segi gazte erakundeko kide izatea, "triskantzak sortzea" eta "helburu terroristekin sua egiteko likidoa" edukitzea egotzi die epaileak preso sartu dituen hirurei.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta atxilotuen familiakoek kezka agertu zuten inkomunikazioko egunetan poliziak gazteak torturatzeko aukera zegoela iritzita. Haiek berehala epailearen aurrera eramateko eskatu zuten. Ukatu egin zietenez, torturaren kontrako protokoloa deiturikoa aplikatzeko eskatu zuten. Baina epaileak horri ere ezetz esan zion.
Atxiloketa
Espainiako Poliziak lau gazte atxilotu ditu Nafarroan
Espainiako Poliziak lau gazte atxilotu ditu Nafarroan. Iker Aristu Iturrama da atxilotuetako bat, AAMk jakinarazi duenez. Berri agentziek jakinarazi dutenez Poliziak joan zen asteko operazioarekin lotu du atxiloketa. Asteazkenean lau gazte atxilotu zituen, kale erasoekin lotura dutelakoan, eta epaileak haietatik hiru preso sartu zituen larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu