Espainiako Poliziako inspektore bat atxilotu dute Nafarroan, lankide bati sexu erasoak egitea egotzita

Epaileak behin-behinean aske utzi du, emakumearengandik urruntze agindua ezarrita.

Isabel Jaurena.
2025eko uztailaren 25a
14:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Poliziako inspektore bat atxilotu zuten joan den asteazkenean Iruñean, lankide bati sexu erasoa eta jazarpena egitea egotzita. Emaztekiak salaketa bat jarri zion atxilotuari, ukituak eta jazarpen sexuala egitea egotzita. Iruñeko Instrukzio Epaitegiaren esku dago kasua: herenegun deklaratzera deitu zuten gizona, baina ez zituen galderak erantzun, eta epaileak behin-behinean aske uztea erabaki zuen, emakumearengandik urruntze agindua ezarrita. Halaber, harekin harremanetan jartzea debekatu diote, eta arma baimena kendu.

Atxilotuak hamabortz urte zeramatzan Nafarroan lanean, baina salaketaren berri izatean Espainiarat lekualdatzeko eskatu zuen, eta egun han dago lanean.

Espetxeratu bat

Foruzaingoak jakinarazi du gizon bat espetxeratu dutela haren bikotekide ohiarengandik zuen urruntze agindua urratzeagatik; baita poliziari eraso egiteagatik ere.

Horrez gain, bertze sei gizon atxilotu ditu Foruzaingoak aste honetan, guztiak indarkeria matxista egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.