Espainiako gazte bat labankada jaso du bart ezkerreko besapean eta erietxera eraman dute. Iruñeko Udalak Polizia txostenean oinarrituta esan du gazteak Espainiako futbol selekzioaren elastikoa zeramala jantzita eta balitekeela horregatik jaso izana erasoa. "Espainol nazkagarria" deitu zioten hari hainbat lagunek, betiere Udalaren arabera.
Gaztelu plaza inguruan izan zen gertaera. Udalak plazan jarritako pantaila erraldoian Espainia-Alemania Munduko Kopako finalerdia ikusi zuten hainbat eta hainbat lagunek, eta ondoren izan zen ustezko erasoa.
Zauritutako gaztea Cadizkoa da, 25 urteko mutila. Hasiera batean ez zen ohartu labankadaz; Sarasate paseo inguruan zegoela konturatu zen, Udalak dioenez.
Espainiar batek labankada jaso du besapean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu