Esparzak uste du «boto gutxi batzuek» erabakiko dutela Nafarroako Gobernua

2015eko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Javier Esparza UPNko presidentegaiak botoen arteko lehia estua izango dela iragarri zuen atzo: «Boto gutxi batzuek erabakiko dute gobernua». Boto-emaileei eskatu zien bozkalekuetara joateko maiatzaren 24an. Beldurraren mezua hauspotu zuen gero. Nafarroako Gobernua «independentisten esku» ez uzteko eskatu zuen: «Ez zaitezte Podemos, Bildu eta Geroa Bai alderdiengatik engainatzen utzi». Haren ustez, hiru alderdi horien helburua «Nafarroa Euskadin disolbatzea eta gero Espainiatik ateratzea da». Uste du 14-15 eserleku lortuko dituela UPNk, eta boto gehien jasoko duen alderdia beraiena izango dela baieztatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.